Buru Osasuna Euskadik indarkeria matxistak emakumeen eta nesken osasun mentalean duen eraginaz ohartarazi du, eta, bereziki, buru nahasmendua duten emakumeengan jarri du arreta
Osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeen % 26k sexu-bortxakeria pairatu dute haurtzaroan; andrazko guztien batez bestekoari dagokionez, % 3,5ean dago zifra. Buru Osasuna Euskadiko Emakumeen Berdintasunerako Arloko María Isabel García Peñak adierazi du buru nahasmendua duten emakume asko ez direla ausartzen beren egoeraz hitz egitera sinesgarritasun faltagatik. "Askotan zalantzan jartzen da emakumeen kontakizuna, eta horrek oztopo egiten die haien egoeraz mintzatu eta laguntza jasotzeko garaian".
+