Hamargarren atala
Juncal eta Mikel, buru osasuneko arazoekin bizitzen ikasi duten gazteak
Juncalek eta Mikelek, 25 urteko gazteek, buru osasuneko arazoekin bizitzen eta estigmari aurre egiten ikasi dute. Badakigu horrelako arazoak dituzten pertsonek maiz bazterkeria jasaten dutela, eta estigma sozialaren eraginpean daudela. Podcastaren atal honetan, estigma sozial horrek eurengan izan duen inpaktua aztertuko dugu; beren bizitzako funtsezko etapetan, haurtzaroan eta nerabezaroan, nola eragin dien, hain zuzen ere. Autoestigmaz ere hitz egingo digute, hau da, buru osasuneko arazoak dituzten pertsonek gizarteak egotzi dizkien uste okerrak sinesten dituztenean sortzen zaien euren buruarekiko iritzi negatiboaz.
Euskal Agenda 2030: GJH 10, Desberdintasuna gainditzea; GJH 4, Kalitatezko hezkuntza, hezkuntza inklusiboa; GJH 5, Generoen berdintasuna; GJH 17, Estigma eta diskriminazioa gainditzeko aliantzak.

