Buru Osasuna Euskadik ohartarazi du buruko osasun arazoak dituzten emakumeen aurkako sexu-indarkeriak isilarazita jarraitzen duela
Osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeen % 28k presioak jasan ditu baimenik gabeko sexu-harremanak izateko, eta % 26k baimenik gabeko sexu-ukituak pairatu ditu, GEA ikerketaren (2025) arabera. ‘Isiltasuna sintoma izan daiteke’ da euskal federazioaren sentsibilizazio-kanpaina berriaren leloa. Ekimenaren helburua da agerian jartzea zer-nolako oztopoak topatzen dituzten jasandako indarkeriaz hitz egiteko eta laguntza eskatzeko. +





