Webgune honetan nola nabigatu aztarnarik utzi gabe
Interneten ibiltzeak aztarnak uztea dakar, hondartzan ibiltzen zarenean bezala, zure pausuak arean marraztuta geratzen direnean. Ematen duzun pausu bakoitza markatuta geratzen da: bilatzen dituzun webguneak, jaisten dituzun artxiboak, etab.
Kontuz ibili; indarkeria egoeretan zure bilaketak sarean gordeta mantentzea arriskutsua izan daiteke.Interneten zer bilatzen duzun beste inork ez jakiteko:
- (Google Chrome-n) Nabegatzailearen goiko atalean eskubiko botoiarekin klikatu nabigazio zerrendan sartzeko.
- Ezabatu nahi duzun bilaketa aukeratu.
- Orrialdearen goiko atalean, "Aukeratutako elementuak ezabatu" esaten duen tokian klikatu.
Lasai nabigatzeko beste modu bat nabigazio pribatuan erabiltzea da. Modu horretan, zure nabigatzaileak ez ditu bilatutako webguneak eta deskargatutako edukiak gordeko.Google Chrometaz aparte, beste bilatzaileak ditugu interneten informazioa bilatu ahal izateko. Beste hauen nabigazio historia borratu ahal izateko honako esteka hauetan egin klik: