5. GJH eta askotariko diskriminazioa jasaten duten emakumeei arreta emateko erronkak

Buru Osasuna Euskadiren podcastaren atal berri honetan, GJHekin egindako lana eta Garapen Iraunkorreko 5. Helburuari dagokionez emandako aurrerapausoak eta lorpenak izan ditugu hizpide.

2030 Agenda, Garapen Jasangarriko Helburuak eta 5. GJHarekin lotuta emandako aurrerapausoak, askotariko diskriminazioa jasaten duten emakumeei dagokienez

Buru Osasuna Euskadiren podcastaren atal berri honetan, GJHekin egindako lana eta Garapen Iraunkorreko 5. Helburuari dagokionez emandako aurrerapausoak eta lorpenak izan ditugu hizpide. Helburu horrek genero-berdintasuna lortzea, emakume eta neska guztiak ahalduntzea eta haiekiko diskriminazio- eta indarkeria-mota guztiak amaitzea eskatzen du. Mª José Cano Buru Osasuna Euskadiko gerentearekin eta Elena Blanco Sareen Sareko koordinazio-taldeko arduradunarekin batera, bi erakundeak hori betetzeko egiten ari diren lana aztertu dugu. Bi erakundeentzat, GJHekiko konpromisoa modu naturalean egiten da, aurretik bide sakon eta inplikatua daramatelako Garapen Iraunkorreko Helburu jakin batzuetarako oso garrantzitsuak diren ekintzetan. Esan daiteke 2030 Agendaren leloa bera, "Inor atzean ez uztea", elkarte-mugimenduaren DNAn bertan dagoela.

 

Compartir esta entrada