Buru Osasuna Euskadik genero-ikuspegia barneratzeko eskatu du emakumeei arreta ematen dieten eremu guztietan

Buru Osasuna Euskadik, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta senitartekoen euskal elkarteak biltzen dituen federazioak (Agifes, Asafes, Asasam y Avifes), genero-ikuspegia aldarrikatzen du osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeekiko esku-hartzean, eta beharrezkotzat jotzen du beren parte-hartzea bultzatzea funtsezko esparruetan gizarteratzea eta laneratzea lortzeko. Mª Ángeles Arbaizagoitia erakundearen presidenteak nabarmendu duenez, “beharrezkoa da genero-ikuspegia sartzea kolektibo horrekin lan egiten duten arreta-eremu guztietan; hala nola gizarte, osasun, enplegu zein indarkeria arloetan”.

Buru Osasuna Euskadik, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta senitartekoen euskal elkarteak biltzen dituen federazioak (Agifes, Asafes, Asasam y Avifes), genero-ikuspegia aldarrikatzen du osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeekiko esku-hartzean, eta beharrezkotzat jotzen du beren parte-hartzea bultzatzea funtsezko esparruetan gizarteratzea eta laneratzea lortzeko. Mª Ángeles Arbaizagoitia erakundearen presidenteak nabarmendu duenez, "beharrezkoa da genero-ikuspegia sartzea kolektibo horrekin lan egiten duten arreta-eremu guztietan; hala nola gizarte, osasun, enplegu zein indarkeria arloetan".

Era berean, Euskadiko federazioak Emakunderen kanpainarekin bat egin du eta emakumeen gorputzak ez kosifikatzea eskatu du. Izan ere, horrek beren buru osasunean eragiten du, bereziki, haur eta nerabe nesken kasuan, zeinen artean elikadura-nahasmenduak gero eta adin txikiagoetan agertzen ari diren.

Buru Osasuna Euskadik, halaber, gizartean buru osasun arazoak dituzten emakumeek jasaten duten "diskriminazio anitza" salatzen du, eta beharrezkotzat jotzen du genero-ikuspegia izatea kolektibo horretako emakumeekiko esku-hartzean. Ildo beretik, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Euskadiko federazioak administrazioei ohartarazten die emakume horiek indarkeriaren aurrean duten kalteberatasuna, eta erakundeak egindako ikerketetan azpimarratutako egoera horiek prebenitzeko beharrezko neurri guztiak eskatzen dizkie.

Kolektiboaren jabekuntza

Avifes (Bizkaia), Agifes (Gipuzkoa), Asafes (Araba) eta Asasam (Aiarako bailako, Araba) elkarteak bateratzen dituen federazioak eskatu du buru nahasmendua duten emakumeekin esku-hartzean genero-ikuspegia barneratzeko, gizonezkoekiko parekidetasuna bermatze aldera. Entitate honetako presidente Mª Ángeles Arbaizagoitiak iritzi duenez, “emakume hauek ahalduntzeko ekintzak diseinatu behar dira, euren gizarteratze eta laneratzean funtsezkoak diren arloetan parte har dezaten bultzatzeko”. Esate baterako, lan arloan, heziketa-guneetan eta jarduera okupazionaletan. Horrez gain, “osasun mentaleko arazoa duten amei laguntzeko baliabideak eskatu ditu, amatasun eskubidea beharrezko babesarekin gauzatu dezaten”.  

Emakumeak ahalduntzeko ekintzak

Kolektibo honek pairatzen duen kalteberatasun egoeraz kontzientziatzeko, emakume hauei informatzeko eta euren jabekuntza bultzatzeko hainbat sentsibilizazio ekintza burutzen ari da Buru Osasuna Euskadi Facebookeko 'Mujer y Salud Mental - Emakumea eta Buru Osasuna' eta Instagrameko ‘Mujer y Salud Mental’ orrialdeetan. 

Horrez gain, www.emakumeaetaburuosasuna.org webgunea dauka, kontzientziazio eta informazio lana indartzeko. Ekintza horiek Emakundek eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailak babesten dituzte.

Bestalde, bai Buru Osasuna Euskadi eta bai bere barne dauden elkarteak buru-belarri ari dira lanean emakumeak ahalduntzeko taldeko ekintzen eta andreen nahiz profesionalen prestakuntzaren bitartez. Gainera, gizonezkoentzako ikastaroak ere antolatzen ditu maskulinitate berrien inguruan, eta buru nahasmendua duten emakumeen gizarteratzea sustatzeko ekintzak ere lantzen ditu.

Compartir esta entrada