Diru-Sarrerak Bermatzeko eta Inklusiorako lege-proposamenak buru osasun arazoa duten pertsonei nola eragiten dien azaldu du Fedeafesek Eusko Legebiltzarrean

Eusko Legebiltzarrean, Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean, izan da Fedeafes Diru-Sarrerak Bermatzeko eta Inklusiorako lege-proposamenari ekarpenak egiteko.

Fedeafes parlamento vasco

Eusko Legebiltzarrean, Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean, izan da Fedeafes Diru-Sarrerak Bermatzeko eta Inklusiorako lege-proposamenari ekarpenak egiteko.

Euskal federazioak ekintza positiboko neurriak har daitezen aldarrikatu du buru osasun arazoa duten emakumeei eta bestelako desgaitasunak dituztenei laguntza emate aldera indarkeria matxistaren biktimak direnean, egoera horretatik atera ahal izateko.

Buru osasun arazoa duten pertsonen errealitatea mahai gainean jarri du Fedeafesek, eta araudi honen aplikaziotik sor daitezkeen zailtasunak azpimarratu ditu. Gainera, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edota Pentsiodunentzako Errenta Bermatua eskuratzeko garaian, buru nahasmendua duten pertsonen bereizgarritasunak kontuan har ditzatela eskatu du. 
 

Compartir esta entrada