Medikazio gehiegi ematen al zaie buru osasuneko arazoak dituzten emakumeei landa-ingurunean?

Atal honetan, Karina Rocha gizarte-langilearekin hitz egin dugu, landa-eremuko emakumeen osasun mentaleko arazoei buruz. Gure solaskideak berehala azaleratu ditu emakumeek ingurune horietan dituzten arazo espezifikoak.

karina rocha

Bederatzigarren atala

Medikazio gehiegi ematen al zaie buru osasuneko arazoak dituzten emakumeei landa-ingurunean?

Atal honetan, Karina Rocha gizarte-langilearekin hitz egin dugu, landa-eremuko emakumeen osasun mentaleko arazoei buruz. Gure solaskideak berehala azaleratu ditu emakumeek ingurune horietan dituzten arazo espezifikoak: buru osasuneko zerbitzu espezifikoetara iristeko zailtasuna eta sendagaien preskripziorako joera handiagoa. Karinak eta bere taldeak diseinatu zuten Espainiako Osasun Mentaleko konfederazioak abian jarritako Hub Genera proiektuaz ere mintzatu gara. Ekimen horrek landa-eremuko buruko osasun arazoak dituzten emakumeen ahalduntzea bultzatu nahi du, modu kolektiboan, autoestimua landuz. Programak, halaber, azpimarratu egiten du emakume horiek ikusaraztearen, bizitza publikoan parte hartzearen eta erabakiak hartzeko organoetan esku hartzearen garrantzia.

Podcasta honako plataformetan dago entzungai: Apple Podcast, Ivoox, Amazon Music, Spotify eta Google Podcast.

Compartir esta entrada