Medikuntzak emakumeak diskriminatzen al ditu?
Hamabigarren atala
Historian zehar pentsatu izan da, medikuntzan, gizonak aztertzea nahikoa zela emakumeei buruz ere jakiteko. Genero-joera horren ondorioak asko dira: diagnostikoan eta estrategia terapeutikoan akatsak eta atzerapenak gertatzea eta osasun-arretan desparekotasuna sortzea, besteak beste. Eta buru osasunean ere eragina izan du ikuspegi horrek. Horregatik, gai horretan aditua den María Teresa Ruiz Canterorekin hitz egin dugu. Alacanteko Unibertsitateko Medikuntza Prebentiboko eta Osasun Publikoko katedraduna da eta genero-ikuspegidun prebentzioan eta osasun publikoan espezializatuta dago. Laurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik, emakumeek jasaten duten diskriminazioa aztertzen dihardu, arlo terapeutikoan eta diagnostikoari dagokionean. Medikuntzaren arloan genero-gaietan egin diren aurrerapenak azaldu dizkigu.

