Nork eskaintzen die laguntza buru osasuneko arazoak dituzten pertsonei?

Familia da sostengu nagusia eta rol hori 50 urtetik gorako emakumeek betetzen dute gehienbat. Beren ongizate emozional eta fisikoari zein bizitzako beste alderdi batzuei eragiten dien eguneroko lana hartzen dute beren gain. Gai horri buruz hitz egingo dugu atal honetan.

Hamaikagarren atala

Nork eskaintzen die laguntza buru osasuneko arazoak dituzten pertsonei?

Familia da sostengu nagusia eta rol hori 50 urtetik gorako emakumeek betetzen dute gehienbat. Beren ongizate emozional eta fisikoari zein bizitzako beste alderdi batzuei eragiten dien eguneroko lana hartzen dute beren gain. Gai horri buruz hitz egingo dugu atal honetan, eta Buru Osasuna Euskadik landutako ikerlana aztertuko dugu euskal federazioko gerente Mari Jose Canorekin eta Buru Osasuna Euskadiko zuzendaritza-batzordeko kide eta buru nahasmendua duen pertsona baten senide den Maite del Riorekin solasean. Emakume zaintzaileen profila ezagutuko dugu, zainketa-lanen ondorioetan sakondu eta, batez ere, haien bizi-baldintzak hobetzeko egin daitezkeen hobekuntzak jorratuko ditugu.

Euskal Agenda 2030: GJH 5, Generoen berdintasuna eta GJH 3 Osasuna eta Ongizatea.

 

Compartir esta entrada