Zortzigarren atala
Zer lotura dago maitasun erromantikoaren eta indarkeria matxistaren artean?
Loti Ederraren edo Errauskinaren ipunekin hasten da guztia. Literaturarekin jarraitu eta zinemarekin eta telesailekin betikotzen da. Emakumeoi irakasten zaigun maitasun erromantikoaren ereduak indarkeria matxista eta bikotekidearen tratu txarrak saihestezintzat hartzera eraman gaitzake, eta buru osasuneko arazoak dituzten emakumeen kasuan, haien kalteberatasuna larriagotu dezake. Josune Muñoz ikertzailearekin hitz egin dugu, telesail eta filmen fenomenoa aztertzeko literatur kritika feministaren ikuspegitik. Gure bizitzetan protagonismoa izan duen ikus-entzunezko materialaz mintzatu zaigu Josune. Horren bitartez parekidetasunetik urruntzen diren jokabide-ereduak indartzen direla eta horiek bikote-harremanetan indarkeria jasatera eraman gaitzaketela azaldu digu.
Podcasta honako plataformetan dago entzungai: Apple Podcast, Ivoox, Amazon Music, Spotify eta Google Podcast.