Laguntza profesionala
Pertsona bakar batek ezin du guztia bere kabuz egin. Ahalegin handiak eginda ere, batzuetan egoerak gainditu egiten gaitu eta kanpoko laguntza behar dugu gure burua eta gure senidea zaintzeko. Zure kasua bada, laguntza eskatu. Ez zaude bakarrik eta erabil ditzakezun baliabide ugari daude zure eskura.
Hasteko, gertuago duzun buru osasun elkartearekin has zintezke, bai telefonoz, edo baita elkartearen egoitzara gerturatzen ere. Edozein modutan, profesional talde batek egoerari aurre egiten lagunduko dizu.