Hobeto bizitzeko jarraibideak

Zaintzaileek euren burua zaintzeko eta indarrak berreskuratzeko denbora behar dute. Hona hemen hori lortzeko jarraibide batzuk:

  • Atseden hartzea –  Garrantzitsua da gogo-aldarte ona eta osasun ona mantentzeko lo orduak betetzea.
  • Dieta orekatua – jan osasuntsu.
  • Ariketa fisikoa – Ariketa fisikoak loa hobetu egiten du, zirkulazio eta arnas-aparatua indartzen ditu, erresistentzia muskularra handitzen du, eta bizitasuna, malgutasuna, oreka eta koordinazioa hobetzen ditu. Gainera, psikologikoki onuragarria ere bada, animoak hobetu, erlajazioa erraztu eta tentsio emozionala gutxitzen bait ditu.
  • Norberarentzat denbora hartzea – Garrantzitsua da zaintzaileak bere buruarentzat denbora izatea eta, modu horretan, norberaren interesen eta premien, eta zaintzailearen beharren arteko oreka aurkitzea. Zentzu horretan, gomendagarria da denbora modu hobeagoan kudeatzeko jardueren programa sortzea.
  • Laguntza bilatu – Egoera hauek isolamendu soziala edo zaintzailearengan estresa, antsietatea eta nekea eragin dezakete. Garrantzitsua da deskonektatzea ahalbidetzen duten harreman sozialak mantentzea, besteen arretak eta laguntzak zaintzailearen karga arintzen bait dituzte.