Indarkeriak biktimarengan dituen ondorioak
- Indarkeriaren eta buru gaixotasun larriaren arteko lotura:
- Alde batetik, buru nahasmendu larria duten emakume askok bizi izan du, haurtzaroan adibidez, sexu-indarkeria edo familiarteko biolentzia. Jasandako indarkeriak eragina izan dezake, beste faktore batzuekin batera, buru gaixotasun larriaren agerpenean:
- Gero eta ebidentzia zientifiko gehiago dago nortasunaren nahasmenduen eta haurtzaroko traumen arteko lotura frogatzeko.
- Depresio askoren oinarrian indarkeria egoera bat dago.
- Buruko gaixotasun larria duten emakumezkoen %26k jasan du sexu-indarkeria haurtzaroan, gainontzeko emakumeen %3,5rekin alderatuz.
- Bestalde, biolentzia jasateak ondorio larriak ditu buru osasunarentzat, aurretik genuen buruko nahasmendu baten sintomatologia larriagotzea, besteak beste.