Kalteberatasun faktoreak
Badira indarkeriaren aurrean kalteberatasuna handitzen duten faktoreak eta biolentziaren arriskua gutxitzen dutenak. Honakoak dira:
- Buru gaixotasuna duten emakumeen indarkeriarekiko kalteberatasuna handitzen duten gizarte faktoreak, egitura faktoreak eta faktore pertsonalak:
- Buruko gaixotasunak duen estigmak eragiten duen bakardadea eta isolamendua.
- Indarkeriaren inguruko kontaketari sinesgarritasun mugatua ematen zaio.
- Lan-eza eta baliabide ekonomikoen falta.
- Gizartean parte-hartze baxua.
- Gizartearekiko isolamendua eta bakardadea.
- Indarkeriaren aurkako zerbitzu publikoak ez daude emakume horien beharretara moldatuta.
- Norberaren burua babesteko baliabide eza.
- Autonomia-eza eta beste pertsona batzuekiko mendekotasuna.
- Autoestimu txikia.
- Bikotea sortzeko zailtasunek harreman desorekatuak eta desegokiak sor ditzakete.
- Bizitzari bakarrik aurre egiteko gaitasun faltaren sentimendua.
- Norberaren burua gutxi baloratzeak dakarren abusuzko-harremanak justifikatzeko joera.
- Informazioa eskuratzeko eta zerbitzuak erabiltzeko zailtasun handiagoa.
- Indarkeria arriskua gutxitzen duten faktoreak:
- Gizartearen eta familiaren aldetik sostengua eta sarea izatea.
- Lana izatea eta pobrezian ez bizitzea.
- Buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen elkarteen laguntza izatea.
- Konfiantzazko profesional batekin hitz egin ahal izatea.
- Zerbitzu publikoen esku-hartzean genero perspektiba eta emakumeen ahalduntzea kontuan hartzea.
- Indarkeria jasateko arriskua areagotzen duten beste faktore batzuk:
- Haurtzaroan familiarteko biolentzia jasan izana.
- Aitak amarenganako indarkeriaren lekuko izatea.
- Buru nahasmenduaren sintomatologiaren larriagotze momentu batean egotea.
- Haurdunaldia.
- Diagnostiko batzuek arriskua handitzen dute.