Indarkeria motak

Indarkeria ez da soilik fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa eta sexuala izan daiteke aldi berean. Guztiak dira indarkeria. Indarkeria, bikoteak, bikote ohiak edota bikotekidea ez den pertsona batek eragin dezake etxean (zaintzaile edo senide batek eragindakoa) zein beste edozein lekutan. Indarkeria moten inguruan zalantzak badituzu, hemen bakoitzaren ezaugarriak azaltzen dizkizugu: 

  • Indarkeria fisikoa:

Kolpeak jotzen dizkizutenean,  gorputzean min ematen dizutenean, ostikoak jotzen dizkizutenean edo bultzatzen zaituztenean sufritzen duzu biolentzia fisikoa.

Buru gaixotasun larria duten emakumeen erdiak haien bizitzan zehar indarkeria fisikoa jasan dute bere bikotearen edo bikote ohiaren aldetik.

  • Indarkeria psikologikoa:

Biolentzia psikologikoa zaila da ikusten baina min handia ematen du eta egoera askotan gerta daiteke: iraintzen edo maiz kritikatzen zaituztenean; norekin zauden eta zer egiten duzun kontrolatzen dutenean; zure mugikorra edo dirua kontrolatzen dutenean; jendearen aurrean barregarri uzten zaituztenean, eta zeure erabakiak hartzen uzten ez dizutenean; zure gertukoekin, senideekin eta lagunekin, egoten uzten ez dizutenean… edo buruko gaixotasuna duzulako inork ez dizula sinetsiko mehatxatzen zaituztenean. 

Emakumeen eta buru gaixotasuna duten emakumeen inguruan egindako ikerketa guztietan, indarkeria psikologikoa ohikoena da bikotearen barruan, gehienetan beste tratu txarrekin batera agertzen delako eta, horretaz aparte, bakardadean adierazten den indarkeria delako ere bai.

  • Indarkeria ekonomikoa:

Gaur egun, indarkeria mota horren inguruan ikerketa gutxi dago, baina egindakoen ondorioen arabera, bortizkeria ekonomikoa oso adierazgarria izan daiteke buruko gaixotasuna duten emakumeen artean.

  • Sexu-indarkeria:

Zuk nahi ez izanda ere sexu-harremanak mantentzera behartzen zaituztenean ematen da sexu-indarkeria; hau da, norbaitek zure gorputza ukitzen duenean zure baimenik gabe  edo bere gorputza ukitzera behartzen zaituenean.

Ikerketa honetan parte hartu duten adituen gehiengoak baieztatzen du buru gaixotasun larria eta sexu-indarkeriaren arteko lotura handia dagoela. Estatu mailan egin izan den ikerketa bakarrak buru gaixotasuna duten emakumeen %26ak haurtzaroan sexu-indarkeria jasan duela adierazten du, emakumeen batez bestekoaren aldean oso portzentaje altua.